Irungo Iparralde etorbidea goitik behera jendez gainezka ikustea, ikusgarria izan zen. Are ikusgarriagoa pentsatzea, uztailaz geroztik, manifestaldiak bildutako pertsona bezainbestekoa dela, Harrera Sareak Irunen lagundu duen migrante kopurua.
Tantaka datoz, eta kostata zeharkatzen dute muga euren Europako beste herrialde batzuetarako bidean. Baina migranteen eskubideak defendatzeko, zirkulazioa librea eta inor ilegala ez dela aldarrikatzeko mobilizazioak izandako erantzunarekin pozik agertu da Irungo Harrera Sarea. Izan ere, Bidasoa eskualdeko bizilagunetaz gain, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik hurbildutako jendea bildu zen manifestaldian.
Irungo Harrera sareak 5.500 migratzaileei laguntza eskeini die sei hilabeteotan, eta erakunde publikoek eskeintzen dituzten baliabideak oraindik ere eskas direla salatu dute. Halere, herriak agertutako elkartasunarekin konten agertu dira.