Eguneroko ogia dugu euskaldunok, elebitasuna gure arteko harreman eta hizketaldietan. Baina elebitasuna gaizki ulertua denean, gaur egungo egoera sortzen da.
Honen harira, eta gaia eta euskararen jakintza eta erabileraren egoera luzaz aztertu eta gogoetatu duelako, “Nora goaz euskalduntasun honekin?” galderari erantzuten saiatuko da bihar Hondarribian Joxe Manuel Odriozola.
Ostegun honetan, arratsaldeko 19:30ean, Kultur Etxean eta Hondarribiko Blagan euskara elkarteak proposatuta hitzaldia emango du. Eta izango dena aipatzeaz haratago, mamiari erreparatu nahi izan diogunez, Peli Lekuona lankideak izan du Joxe Manuelekin hitzegiteko aukera.