Gaur egun, dakizuen bezala, Irungo Martindozenea udal aterpetxea trantsitozko migranteentzako harrera gune gisa baliatzen ari dira. Baina berez, udal aterpetxea da. Eta Udalak harrera gune izatea proposatu zion Eusko Jaurlaritzari, Gurutze Gorriak kudeatuta, hutsik eta erabili gabe zegoelako. Udalerri gutxik dute tamainako zerbitzuak dituen udal aterpetxerik. 60 ohe eta aparteko instalazioak. Aldiz, orain migranteen atsedenerako baliatua bada ere, Irungo Udala isilarena eman du hiru urtez itxita daraman denbora.
Tarte horretan, gauza asko aldatu dira. Josune Gomez jeltzalea zen arloko zinegotzia, eta Fernando San Martin sozialistarengandik jasotako kudeaketa oker baten ondorioz, 70.000 euroko zuloa zuen aterpetxe bat aurkitu zuen, gerora agintaldi erdian apurtutako PSE-PNV udal gobernu akordioaren baitan kargua hartu zuenean.
Antxeta Irratian, memoria badugu, baita audioteka artxibategia ere. Eta adierazpen haietatik iragan diren 3 urte luze hauetan, hainbatetan galdetu diogu Udal Gobernuari aterpetxea noiz zabalduko zen berriz ere. Eta orain, migranteentzako ezinbesteko zerbitzua eskaintzen duela, Monica Martinez zinegotzi sozialistak jakinarazi du gaur.