Abotsanitzek Hondartza Kiroldegia eta Jostaldi pilotalekuko irregulartasun ekonomikoak salatu ditu

Antxeta Irratia 2019ko urt. 17a, 00:00

Hondarribian, aldiz, Abotsanitz udal taldeak Hondartza Kiroldegia eta Jostaldi pilotalekua kudeatzen dituen Kirolzer enpresaren esleipena eten, eta lehiaketa publiko berri bat deitzeko, baldintza pliegua osatzeko eskaera luzatu dio Txomin Sagarzazu alkateari.

Abotsanitzek salatu duenez, enpresa honek Hondarribia Lantzen sozietatearekin kontratuz dituen konpromisoak ez ditu azken urteetan bete. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2015. urtean argitaratutako txostenean, iada, 2014. urteari zegozkion hainbat irregulartasun aditzera eman zituen. Txosten hartan aipatzen zuenez, epaitegi honek ez zuen zilegia ikusten Udalaren menpekoa den Hondarribia Lantzen sozietateak KirolZer kudeatzaileari egindako zenbait ordainketa, enpresak azpikontratazioaren baitan ordaindu beharreko kanonak ordaintzen ez zituela kontuan hartuta gainera. 

Arau-hauste larriak eman dira Abotsanitzen arabera. Eta kontu-hartzaileen arabera, irregulartasunak ematen ari dira kirol instalazio hauetako arlo ekonomikoan. Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramaleak eman dizkigu xehetasun gehiago.