Irungo Kunshtal arte plastikoen eta diseinu eskolak “Diseinu Irekia eta berrerabilera”ri buruzko jardunaldia antolatu du Herriko Etxearekin batera. Diseinua, transformazio sozialerako tresna ere, izan daitekeela erakutsi nahi dute, eta horretarako, heldu den urtarrilaren 24ean nazioarteko hainbat aditu gonbidatu dituzte CBA Kulturgunean hitzaldiak ematera.
Donostiako Tabakalerako Iriki Lab eta Bartzelonako “Makea tu vida” kolektiboko kideen laguntza jasoko dute. Kolektibo honek, REHOGAR izeneko erakusketaren hamargarren edizioa ikusgai baitu Donostiako Tabakaleran otsailaren 3a arte.
Diseinu Irekia, produkzio industrialetik aldendu, eta hondakinak eta eskura ditugun materialak berrerabiliaz, ikuspegi sozial eta ekologikoa duen diseinuaren adar berritzaile bat da. Hau sustatu nahian dabiltza Kunshtal eskolatik.
Horren guztiaren berri emateko, Italia edota Herbeheretako diseinatzaileak gonbidatu dituzte hitzaldiak eta atelierrak emateko. Baita Rakel Pelta, diseinuaren historian aditua ere, 70. hamarkadan sortutako diseinuaren adar honek izan duen garapen azkarraren berri emateko. Egungo gizarteak galdegiten duen diseinua beharko lukeela izan sinestuta baitaude eramaileek.
Interesa duen orok, aldez aurretik izena eman beharko du, www.eventbrite.es edota www.kunshtal.es webgunean.