Irungo EAJak 2018ko bilana egin berri du, 2019an Irungo hiriak dituen erronkak baldintzatuko dituelakoan. Udal Gobernu sozialistak bizi duen paralisia nabarmendu dute jeltzaleek, eta joan den urtean Irunen aurrera egin duten proiektuak, beste erakundeen eskutik edota oposizioko udal talde politikoen adostasunetara heltzeko gaitasunari esker lortu ditetorri direla.
Oinaurreko autobideko erdi-lotura eta Hegoaldeko Ingurabidearen proiektua abiatzeko Foru Aldundiak emandako hitza bete duelako. Edota oposizoko udal taldeek adostuta, Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara lekuz aldatzeko alternatiba dira besteak beste, horren adibide.
Bien bitartean, gobernu sozialista 2019ko udal aurrekontuak onartzeko udalbatzarik ez du finkatu oraindik, abendu hasieran, urtarrileko bigarren hamabostaldian egingo zela iragarri bazuen ere. Negoziazioetan ari dira ezker-eskuin, PP eta EAJrekin lehenik, eta Si Se Puede Irun Ahal Dugurekin joan den astean bildu ondotik, EH Bilduko ordezkariekin mintzatu ziren atzo.
Sozialistek duten aurrekontuak onartzeko aukera erreal bakarra, aldiz, EAJarekin adostea da. Eta hori ere, bide zaila du Santanoren gobernuak. Xabier Iridoy, EAJko bozeramaleak esplikatu digunez, sozialistak prest agertu dira jeltzaleek proposatutako linea gorriak onartzeko. Baina Udal Gobernuak ezarri dizkien baldintzak onartuezinak dira.
Aurrekontuak onartzeko udalbatza gehiago atzeratu ez dezaten, eta ahal bezain pronto data finkatzeko eskatu dio Udal Gobernuari. Aurrekonturik onartu ezean, hiria garatzeko herritarren dirua geldirik dagoelako.
Nolanahi ere, jeltzaleek beraz ez dute sozialistek proposatu akordio baztertzaile hori onartuko. Bestalde, jakin izan dugunez, joan den astean Miguel Angel Paez, Udaleko Ogasun ordezkariak, David Soto, SPIko bozeramalearekin izandako bilkuran ere, gobernu sozialistak antzeko akordio bat proposatu egin zion PODEMOS Ahal Duguko ordezkariari. Bien arteko akordio esklusiboa.