Irungo EH Bilduk 2019ko udal aurrekontuetarako negoziazioen berri eman du gaur. Udal Gobernu sozialistaren aurrekontu zirriborro edo proiektuari 25 emendakin partzial aurkeztu ditu koalizio abertzaleak, guztira, 2,450.000 euroko aldaketa ekarriko lukeena.
Bilduko ordezkariek autortu dutenez, aurrekontu negoziaketa hau berezia suertatzen ari da, udalbatzan ematen den ez ohiko indar politikoen banaketa dela eta. Eta denekin hitzegiten ari direla esplikatu digute. Berez, duela hilabete bat iragarri zuten bezala, Udal Gobernu sozialistarekin negoziatuko ez badute ere, horrek ez duelako kentzen hitzegin daitekeela. Hain zuzen, bihar bilduko omen dira Miguel Angel Paez, Udal Gobernuko Ogasun ordezkariarekin.
Nolanahi ere, EH Bilduk Irun hiriarentzako duen hiri eredu aurrerakoiaren eta politika sozialen irudikoak diren aldaketak dira EH Bilduk eskatzen dituenak. Eta nabarmendu dute, 25 emendakin hauek, Bilduk deitu batzarretan eta eragile andana batekin izandako bileretatik eratorriak direla.
Momentuz, emendakinak aurkeztu, eta Udal Gobernuari ezezko borobila emango lioke aurrekontuen plenoan. Baina udalbatza hori behingoz deitu dezala, eta eztabaidarako gunea zabaldu dezala eskatu diote Udal Gobernu sozialistari.