Irungo 2019ko udal aurrekontuen negoziazioetan murgilduak daude alderdi politikoak

Antxeta Irratia 2019ko urt. 9a, 00:00

Irungo Udaleko Ogasun ordezkaria, Miguel Angel Paezek jakitera eman duenez, 2019ko udal aurrekontuen negoziazioetan ari da oposizioko udal talde politikoekin.

Baina baikor agertu da, gobernu sozialistak proposatutako zirriborroa, behar aldaketekin onartzeko biderik aurkituko omen duelakoan. Izan ere, momentuz, oposizioko udal taldeetatik 100 emendakin edo aldaketa partzial erregistratu dituzte, baina udal aurrekontu proiektuari osoko emendakin bat ere ez. Eta Udal Gobernuaren arabera, erabateko desadostasunik ez dagoelaren seinale da.

Negoziazioei dagokienez, gabonetako oporren aurretik PP alderdiarekin eta EAJ-PNVrekin bildu ziren. Eta SI Se Puede Irun Ahal Duguko David Sotorekin aste honetan lotu dute hitzordu bat.

Zentzu honetan, SPIko bozeramaleak salatu du, Udal Gobernuak zirriborroa aurkeztu eta hilabeteko epean ez direla haiekin harremanetan jarri. Eta Udal Gobernu akordioa apurtu, Korrokoitz aferarekin emandako liskar guzien ondotik, eta dimisio eskaera eta gero, PP alderdi eskuindarrarekin izan ezik, PNV-rengana jo izana negoziatzera lehenik eta behin harrigarritzat jo du David Soto.

Udal Gobernu sozialistak, aldiz, gogor salatu du EH Bilduren jarrera. Koalizio abertzaleak argi utzi zuen hastapenetik, osoko emendakina aurkeztu ala ez, hiri eredu ezberdin bat duela irundarrentzat, eta urteotan gertatutako guztiaren ondotik, ez diela merezi ere sozialistekin negoziatzera esertzea.

Bien bitartean, SPIk argi utzi du, hitzegiteko prest dela, baina sozialistezk aurkeztutako udal aurrekontu proiektua dagoen bezala, ez dutela sekulan babestuko. Baina denekin hitzegiteko prest dago, PP alderdiarekin izan ezik.

Hala, SPIk amore emango ez badu, eta PP alderdiaren babesa nahiko ez dela kontuan hartuta. Jose Antonio Santanoren gobernuari bidelagun bakarra geratzen zaio aurrekontuak onartzeko. EAJ-PNV. Agintaldi honetan gertatutakoen ondotik, harrigarria suertatuko litzake akordio bat orain. Eta jeltzaleek iragarri dute iada, entzuteko prest direla, baina baita oposizioko gainerako taldeekin bat egiteko ere.