Eta kultur hitzordu interesgarri batetan pausatuko dugu begirada. Heldu den larunbatean, Hondarribiko Itsas Etxean, Oreina filma ikusteko aukera emango baitute atsaldeko 20:00retan.
Uriberri baserrian, Oria ibaiaren adarretan, Zarautz eta Usurbil-Aginaga arteko bideetan zehar, garai bateko Euskal Herria tradizionalarekin apurtzen duen, egunerokotasunaren zirriborroa marrazten duen obra garaikidea eskaintzen digu Koldo Almandoz zuzendari donostiarrak lan honetan.
Arrakasta handia bildu ondotik, Koldo Almandozek berak epslikatu digu, bere asmoia ez zela krimen edota drama handi batean oinarritutako istorioa kontatzea, guk guztion egunerokoari lotutako filma biluzi bat eskaintzea baizik.
Emanaldia Itsas Etxean izango da, larunbata hontan 20:00retan, eta sarrerak 4 eurotan dira Arma Plazan, eta interneten.