Mugazgaindiko batzorde iraunkorra eratu dute Ahal Dugu eta France Insoumisek

Antxeta Irratia 2019ko urt. 8a, 00:00

Irungo migranteen krisiari buruz, erakundeen arteko mahaian Hendaiako Herriko Etxeak Txingudi-Partzuergoaren izenean parte hartzeko eskaerarekin bat egin du, Hendaiako France Insoumise alderdi politikoak ere. Are gehiago, Irungo PODEMOSekin indarrak bildu dituzte maiatzaren 26ko Europako hauteskundeei begira, ultra eskuinaren loraldiari aurre egin nahian. Bi alderdien artean, mugazgaindiko batzorde iraunkor bat osatu berri dute.

Gogoratu, bestalde, urtarrilaren 26an, eskualde mailako manifestaldi erraldoia deitua dela, migranteen harrera duin eta integrala aldarrikatzeko, eta eskubide sozialen alde.

 

Erlazionatuak