Bigarren sailkatu da Bidasoa ASOBAL kopan

Antxeta Irratia 2018ko abe. 17a, 00:00

Baina historia egin duen Bidasoa-Irun aipatu behar genuen bai ala bai. ASOBAL Ligako lehen itzulia bigarren sailkatuta bukatzea lortu, eta ASOBAL Kopara sailkatzea bazen aski marka. Baina asteburuan Lleidan, Bidasoa handia dela erakutsi du.

Zenbait jokalari garrantzitsu minduta euki arren, Jacobo Cuetararen mutilek final-erdietan Granollersi irabazi egin zioten larunbatean. Eta atzo Bartzelonaren kontrako finalean, ez zen sorpresarik eman. Are gehiago, zazpigarren minutuan egin zuen Bidasoak lehen  gola beste mundo batekoa den Bartzelonaren kontra.

23-37 galdu zuten finala, baina Iker Serrano kapitainak argi zuen partida bukaeran gure mikrofonoetan, finala beharbada ez, baina Bidasoak bizi duen une goxoa, gogoan hartzekoa dela. Asteazkenean, Ateltiko Valladoliden aurka jokatuko dute, oraingo honetan Errege Kopan.