Irungo EH Bildu udal taldeak jakinarazi du gaur, ez dela 2019ko udal aurrekontuak negoziatzera eseriko ere Udal Gobernu sozialistarekin.
Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektua, erabat kontinuista delako, eta legegintzaldian zehar ahal izan duen bakoitzean errodiloa pasa ondotik, EH Bilduri onartu izandizkion ogi-papurrak ere, gerora partzialki baino ez, edo zuenean ez ditu gauzatu.
Aurrekontu hauetan gabezi nabarmenak ikusten ditu EH Bilduk, hiri ereduaz haratago. Etxebizitza publikoaren beharrak asetzeko eta aparkaleku arazoa konpontzeko dirurik ez du aurreikusten, eta komertzio txikiaren gainbehera agerikoa den bitartean, langabezia-tasa handienetakoa duen hiria izanik, eta Euskadi mailan irundarrek errenta personal apalenetakoa, ekonomia sustapenerako neurriak eskaxak dira koalizio abertzalearen arabera.
Bestalde, Dani Berasategik argi utzi du zergatik ez diren negoziatzera eseriko. Agintaldi honetan, engainatuak sentitzen direlako.
Honek guztiak ez du esanahi, EH Bilduren arabera, ez dituztenik udal aurrekontuak landu. Izan ere, hiriko eragile eta herritar ezberdinekin egindako bilkuren ondotik, emendakin partzialak aurkeztuko dituzte udal aurrekontuen plenoan. Eta hauek onartzeko, oposizioko gainerako udal taldeekin negoziatuko dutela iragarri dute.