Aldirietako trenak lau bidai gehiago izango diru Irun-Donostia artean

Antxeta Irratia 2018ko abe. 17a, 00:00

Egunero 38.000 bidaiari inguru biltzen dituen Irun-Brinkola linean, urtarrilaren 7tik aurrera, Pasaian tren-aldaketarik egingo ez duen aldirietako tren kopurua emendatu egingo dutela jakinarazi du RENFEk, joan den abenduaren 13an egin batzarrean hartutako erabakiaren arabera.

Gaintxurizketako tuneleko obrak berriro ere hasi arte egongo dira indarrean hobekuntza hauek. Irundik bi tren gehiago abiatuko diraz, goizeko 5:52etan Irun-Gazteiz lineakoa, eta 6:10etan Brinkolara doana. Eta bi gehiago helduko dira Irungo tren geltokira gauez, 23:08etan eta 23:38etan.

Erabakia, gaur Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialistak RENFEko zuzendariarekin hitzartua zuen bilkuraren aurretik hartu dute. Alkateak iragarri du, halere, gaurko bilkuran, aldiriko trenen zerbitzuak are gehiago hobetzeko eskatuko duela.

Dena dela, azken hilabeteetan Aldiriko Trenetako Hunkitutako Erabiltzaileen Plataformak eta Oiasso 2000 auzo elkarteen federazioa egindako aldarrikapenen, eta hainbat mugimendu politikoen ondotik dator. Irungo Udalbatzan ez ezik, Madrilgo Senatuan bitan eztabaidatu da Irungo RENFEKo aldiriko trenek pairatzen duten egoera, Gaintxurizketao tunelaren obren atzerapena dela eta. Josetxo Arrieta PODEMOSeko senatari irundarra batetik, eta EAJko senataria den Maria Eugenia Iparragirre irundarrak ere, aterabideak exijitu dituzte Madrilgo Senatuan. Hobekuntzak onartu baziren ere, kontra bozkatu zuen Gobernuan den alderdi sozialista.

Hau horrela, Irungo Podemosek oso gogoan du hau. Eta Irungo alkateari, bere alderdiaren jokamoldea ere leporatu izan dio. Eskaera eta kexua Madrilgo Gobernuari jakinarazten aurrenekoa, Josetxo Arrieta senatari irundarra izan zen aldiz. Berak esplikatu digunez iraila bukaeran luzatu zuen eskaera Senatuan.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan, duela hiru urte Irun-Brinkola aldundiak kudeatu ahal izatea aho batez onartu bazuten ere, ez zaio erabaki horri segidarik eman.