Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deiturik, 600 lagun inguru bildu dira San Juan plazan gaur eguerditan pentsio duinen alde.

Antxeta Irratia 2018ko abe. 11a, 00:00

Gaurkoan, Nafarroa eta Euskadiko pentsiodunen plataformek izenpetutako manifestua irakurri dute, OCDE edo Munduko Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak Espainiako Estatuari pentsioen gastua murrizteko egin berri dizkion gomendioak salatuz.

Alargunek dituzten pentsio eskubideak murriztu, eta pentsio ororen iraunkortasun irizpidea aplikatzeko galdegin baitu munduko erakunde honek, pentsio sistema publikoa manten-ezina delakoan.

1.080 euroko pentsio minimoa, pentsioen iraunkortasuna ezabatzea eta sistema publiko duin bat aldarrikatzeko, abenduaren 15ean Donostian egingo den manifestaldira joateko deialdia luzatu dute.