Emakumeen Aurkako Indarkeriarik ez! lelopean, beste eraso sexista bat salatuko dute Hondarribian

Antxeta Irratia 2018ko abe. 11a, 00:00

Elkarretaratzea egingo dute Hondarribiko Bernat Etxepare plazan, Correosen, eraso sexista bat salatzeko. Azaroa bukaeran izan zen gertakaria, Soroeta inguruetan, baina orain arte ez da publikoa egin. Hondarribiko Udalak 18:30etarako deitu du kontzentrazioa, Emakumeen Aurkako Indarkeriarik ez! lelopean.

Ez da azken asteetan Hondarribian gertatutako eraso bakarra. Azaroa erditsuan ere, ertzainek gizon bat atxilotu baitzuten, bere bikotea jipoitu eta gero. Orduan, baina, ez zen elkarretaratzerik deitu, diotenez, emakumea babeste aldera.

Nolanahi ere, agerian geratu da berriz ere, Hondarribian. Indarkeria sexistaren kontrako gaitzespena berandu iritsi dela, Soroetako eraso sexista gertatu eta bi asteren buruan publiko egin denean baino ez baitira batzuk eta besteak mugitu. Eta kasuak kasu, erantzuna ezberdina izaten dela.

Hondarribiko herria da Gipuzkoan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Protokolorik ez duen herri gutxienetariko bat, eta Udalak ere, ez du Berdintasun teknikaririk.

Oposiziotik hainbatetan galdegin zaio udal gobernuari hau aktibatzeko. Eta oroitu beharko genuke, joan den abenduaren 1ean, hain justu, kolore politikorik gabeko herritar talde batek Udal Berdintasun teknikari eta protokolo baten aktibatzeko exijitzeko agerraldia egin zuela.