Hendaian, aldiz, gaur arratsaldeko 18:30etan izanen da Herriko Kontseilua. Eta bertan hartuko dituzten erabakien artean, herrian geroz eta eskaxagoak diren nekazal lurrak babestea, eta laborantxa jarduerari bultzada ematea dute.
Sopite eta Orio artean, Urruñarekin muga egiten kokatua dagoen Legarralde laborantxa eremuan gaur egun ez da aktibitaterik. Han den hamabi hektareako lur-eremua eta etxaldea erosteko proiektua du Herriko Etxeak. Iker Elizalde, Hendaiako auzapezaordearekin hitzegin dugu.
Hau gauzatu dadin, gaurko Herriko Kontseiluak onartu beharko luke proiektua, eta 500.000 euroko inbestizamendua eginen luke Herriko Etxeak honetan. Betiere, laborantxa lurren salmentak kudeatzen dituen SAFER egiturak, abenduaren 12an salmenta onartuko balu. Izan ere, Herriko Etxearen proiektuaz gain, beste laborantxa proiektu batzuetarako eskaintzak ukan ditzazke, eta egokiena hautatuko du erakunde horrek.