Hendaian, aldiz, hamaika egunez, Gaztelu Zaharreko pilotalekuan jarritako xapitoa izanen da, herriko plaza inprobisatu, eta Euskaraldiaren elkargune. Eta joan den larunbatean egitaraua horren baitan, haurren ikastolen arteko karaoke festa ospatu zuten. Antxeta Irratian irratsaio berezia grabatu genuen bertan, Euskaraldiako antolatzaile eta partehartzaileekin. Bidasoa eskualdean euskaraldian izena eman duten 5.500 lagunen zerrenda luzean, Hendaian jarritako hondar alearekin pozik dira.
Kontuan hartu behar da, Ipar Euskal Herri mailan izena eman duten ahobizi eta belarriprest ororen, Hamarretik bat hendaiarra dela. Bestalde, gaur Varietes zinemagelan, zine-pintxoa antolatu dute helduendako 20:30etan, eta 21:00etan “Gure Oroitzapenak” dokumentalaren proiekzioa izanen da.
Irunen, aldiz, Euskaraldiaren ehunka txapa geratu ziren banatu gabe joan den astean. Hori kontuan hartuta, eta oraindik ere galdezka hurbiltzen ari den jendea dagoela kontuan hartuta, bihar arte luzatu dute ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko aukera. Udal Euskaltegian, edota Landetxa-Katearen kasuan, auzo elkartean.