Amute-Kosta auzo elkartea bilakatuko da datozen hilabeetan lekurik aproposena. Urtez-urte Euskal Herrian ekoiztutako laburmetraiarik onenak biltzen dituen Kimuak Katalogoak 20 urte betetzen ditu, eta 1998az geroztik bildutako katalogoak proiektatzeko baimena eskuratu dute Amuteko auzo elkartean.
Lehendabiziko emanaldia ostirala hontan izango da. 1998ko euskal laburmetrai onenak proiektatuko dituzte beraz, abenduan 1999koak, eta hurrengo hiruhilekoan 2002. urtera bitartekoak. Euren asmoa da, emanaldiekin segitzea gaur egungo Kimua katalogokoetara heldu arte. Lehen emanaldia, ostirala hontan 19:30etan izango da, Komentutxikiko Amute-Kosta auzo elkartearen egoitzan.