Urruñan, alternatiba sendo bat osatzeko helburuarekin “Elgarrekin Urruña Berpiztu” taldeak bere buruaren aurkezpen publikoa eginen du bihar, azaroaren 23, arratsaldeko 19:00retan Urruñako Dongaitz Trinketeko salan.
Urte oso bat daramate sentsibilitate ezberdineko herritarrek amankomunean dituzten helburu eta proiektuen inguruan eztabaidatzen. Baina Filipe Aramendi, Urruñako hautetsia eta “Elgarrekin Urruña Berpiztu “taldeko kideak esplikatu digunez, mementukotz ez dute alderdi politiko gisa sortu.
“Elgarrekin Urruña Berpiztu” taldea urruñar guztieri irekitzea proposatzen dute, urruñarren bizimodua hobetzeko eta herriaren izaera eta garapen iraunkorra bermatzeko xedez, proiektuan parte hartuko duten herritarren ekarpenei idekiak dira. Halere, lehentasunak markatuak dituzte ianeko.