Kultur arloan, azaroaren 19an abiatuko da FICAB Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 18. edizioa. Oiasso Museoak eta Arkeolan Fundazioak xumeki sortutako festibala adin nagusi bilakatu da dagoeneko, eta aurtengoan sekulan izandako sari, areto eta dokumental gehien bilduko ditu bere baitan.
Orona Fundazioak babestutako Heziketa Sailean 14 emanaldi eskainiko dituzte Hernaniko Orona Fundazioan eta Irungo CBA kulturgunean, hitzaldiak arkeologo eta film dokumentaletako zuzendarien eskutik. Eta sail ofizialean, 22 dokumental izango dira guztira. Aurten 89 lan jaso dituzte, eta 36 ikusi ahal izango dira festibalean. Aipatutako lekuetaz gain, Amaia Kultur Zentroa izango da areto nagusia, eta aurten Donostiako Aquariumari esker, Donostiara hedatuko da FICAB festibala.
Museo garrantzitsuetako zuzendariek, nazioarteko arkeologo ospetsuek eta zinemagileek osatutako goi mailako epaimahaia osatu dute gainera, eta Marijo Noain, Oiasso Museoko kide eta festibaleko zuzendariak esplikatu digunez, interes eta garai historiko guzietarako filmak eskainiko dituzte. Euskal Herriko indusketa arkeologiko bakarra izango da aldiz.
Izan ere, Donostiako Aquariumean hiru emanaldi izango dira. Urtebeteko hutsune baten ondotik, itzultzen da FICAB Irundik Donostiara. Esther Hirogoy, Aquariumeko zuzendariak esan digunez, ateak beti zabalik izan dituzte, baina itsasoari lotutako arkeologiaren berri ematen duten lanak soilik onartzen ahal dituzte.
Gainerakoan, aipatu ere, “La Cueva de los sueños olividados” filma 3D formatoan proiektatuko dutela itxiera ekitaldian. Lehen aldia izango da, FICAB festibalean izan ezik, Amaia Kultur Zentroan ere. Xehetasun guziak www.ficab.org