51.618 herritar daude deituak bozkatzera, igandeko herri galdeketan

Antxeta Irratia 2018ko aza. 14a, 00:00

Irungo 16 urtetik gorako 51.618 herritar daude deituak bozkatzera, heldu den igandean ospatuko den herri galdeketan. Pentsamolde eta eta kolore ezberdinen arteko ehunka herritarrek eraman duten bi urteko gogoeta eta eztabaida prozesuaren emaitza izango da igandekoa. Hastapenean ekimena babesteko bildutako 3.800ndik gorako sinadura bilketa, galdera bera zehaztea, edota hilabeteotan egindako kanpainaren ondotik, aldiz, herri galdeketa antolatzeko ere, ehunka lagun mobilizatuko dira auzoz-auzo bozkalekuak bermatzeko. Ander Errazkin, bozkaleku edo mahaietako lantaldearen arduraduna da, eta antolaketarako ahalegina itzela izan dela epslikatu digu.

Oroitarazi behar baita, larunbata eta igandez, San Juan plazan adin guzietarako animazioak, tailerrak, kontzertuak barrikote eta parrillada eta jarduera ezberdinak antolatu dituztela, igandean 20:00etatik aurrera, bozken kontaketa jaiarekin borobiltzeko.

Igandean bozka emateko, aldiz, goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte izango da. Bolondresekin batera, abokatu, legelari eta politilogo talde batek osatutako berme taldeak legez egiten dela segurtatu, eta sistema informatiko baten bidez bermatuko dute bozkak errepikatzen ez direla. Auzoz-auzo, bozkalekuek edozein hauteskunde ofizialek duten berme berbera izango dute.

Etxetik eraman behar den bakarra, dokumentazioa eta irribarrea dela oroitarazi dute. Eta azken momenturako ez uzteko ere gomendatu du Hartu Hitzak. Berez, bozka aurreratua emateko aukera ere badago, lanegunetan, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 21:0etara, Arbelaitz kaleko Hartu Hitzaren egoitzan. Irungo Atsegina elkartearen aldalmenean.