Azaroaren 20ean, Munduko Haurraren Eskubideen Eguna ospatuko dela aprobetxatuz, Irungo Udalak Haurtzaroaren Ongizateari buruzko jardunaldia antolatu du azaroaren 24an Palmera Montero gunean.
Haurrek naturarekin harremanetan, jolas librean aritzeko duten eskubidea, haien garapenerako ezinbestekoa dela nabarmendu dute. Horren harira, Familian jolasteko tailerrak, pintxo-pote bat eta bi adituren hitzaldiak proposatzen dituzte.
Itziar Arregi pedagogaren eskutik, jolas libreari buruzkoa. Eta Miren Camison, haurtzaroan adituarena. Honek esan digunez, helduok haurrekin dugun komunikazioari buruz hausnartaraztea du helburu.
Jardunaldia Palmera-Monteron izango da azaroaren 24ean, goizeko 11:00etatik aurrera, eta dohakoa bada ere, aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako azaroaren 14tik 22ra bitartean, irun.eus Udalaren webgunean egin daiteke.