Kalakan taldeak kontzertu berezia emango du Urruñako kiroldegian azaroaren 25ean. Urruñako Ikastolak eta Ziburukio Piarres Larzabal kolegioak antolaturik, haien aldeko emanaldia izanen da.
Xan Errotabeherek, Jamixel Bereau-k eta Pierre Sanglak, XV. mendetik gaur egunerainoko kantuak eskaintzen dituzte, ahotsa eta perskusioak baliatuz, euren konposizioei ere lekua eginez. Horrela, euskal kultura milenarioaren modernitatea orainean idazten dute, txalaparta, txirula, tobera, pandero, xilintx... eta Indiatik etorritako harminioa.
Kanariari irletan eta Letonian kantatu ondotik, egunotan Euskal Herrian dira. Eta joan den igandean Irunen emandako kontzertuaren ondotik, aste hontan, Donostiako Tabakaleran izanen dira, azaroaren 25ean, arratsaldeko 16:00retan Urruñako kontzertua eskainiko dutelarik.
Kalakaneko Xan Errotabehereri galdetu diogu, ea Euskal Herrian, etxean aritzea atsedena den haiendako, edo ardura bikoitza ekartzen dien.
Urruñako Ikastola eta Ziburuko Kolegioaren aldeko emanaldia, azaroaren 25ean, arratsaldeko 16:00retan izanen da. Kitorik izanen da 16 urtez behekoentzat, eta gainontzekoentzat txartelak 12 eurotan dira aintzin-salmentan, eta 15 eurotan egunean berean. Kontzertuaren ondotik, taloak eta ostatua KUXKUXTU txarangak animaturik.