Irun, Donostia, Zalla, Balmaseda eta Alonsotegiko Gure Esku Dago herri dinamikaren ordezkariek igandeko herri galdeketetan parte hartzeko deia egin du

Antxeta Irratia 2018ko aza. 13a, 00:00

Hain da handia indar hori, heldu den igandean 2.000 lagun inguru ariko direla lanean bolondreski, bost herri horietako galdeketak posible egiteko. Iruen, zehazki, soilik 16 bozkalekuak bermatzeko 300 lagun inguru.

Horrenbeste herritarren artean, galdeketa bat era autonomo eta autofinantzatuan antolatzea garaipen handia dela nabarmendu dute ere. Eta berme guztiak dituela. Sistema informatiko baten bidez, bozka errepikatuak sahiestuko dituztelako batetik, eta bestetik, berme talde bat osatu dutelako abokatu, legelari eta politologo talde batekin. Gainera goi mailako begiraleak etorriko dira Euskal Herrira, Kataluniatik, Eskoziatik eta Argentinatik.

Gogoratu, heldu den igandean, 16 urtetik gorako 51.618 herritar daudela bozkatzera deituak Irunen, eta 300 bolondres inguru mobilizatuko direla 14 auzoetan antolatutako 16 bozka mahaiak kudeatzeko.

Angel Oyarbide: "Klitxe asko gainditzen eta bere kasa erortzen ari dira"

Orain artean 200ndik gora herrietan egin dira herri galdeketak, %23ko partehartzearekin. Hala, Irun bezalako hiri handiago batean antolatu ahal izateak suposatzen duenari buruz galdetu diogu, Anjel Oyarbide, Gure Esku Dagoko bozeramale nagusiari.  

Edozein kasuetan, Irungo herri galdeketa urrats bat gehiago baino ez dela dio Anjel Oyarbidek. Izan ere, bozkaren emaitzatik haratago, irundarrek hau gauzatzeko egin duten bi urteotako ibilbidean ikasi eta eraikitakoa da garrantzitsuena.