Irungo EAJ alderdiak, Jose Antonio Santano alkate izaten jarraitzeko gaitasuna duenik zalantzan jarri du

Antxeta Irratia 2018ko aza. 12a, 00:00

Joan den ostiralean Korrokoitz eremuaren inguruko Ikerketa Batzordearen azken bilera egin zen, ondorioen aktak onartzeko azken saioa. Iada, Korrokoitz aferan Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari zenean, Santanok honen lanari eta pertsonari buruz susmo eta akusazio faltsuak egin zituela onartuta, udalbatzan alkatea gaitzetsi egin zuen oposizioak. Eta jeltzaleek alkatearen dimisioa eskatu zuten hilabete luze dela. Orain artean inolako erantzunik jaso gabe.

Xabier Iridoyren ustetan, Santanoren jarrerak Irun hiriari kalte egiteaz gain, bere borondate demokratiko eza agerian utzi du.