Asteburu honetan 9 migrante erakunde publikoek martxan jarritako zerbitzuetatik at lo egin dute

Antxeta Irratia 2018ko aza. 12a, 00:00

Irungo Harrera Sareak jakitera eman duenez, asteburu honetan 9 migrante erakunde publikoek martxan jarritako zerbitzuetatik at lo egin behar izan dute. Jakin izan dugunez, EH Bilduk utzitako bere egoitzan lo egin behar izan dute. 

Ospitale Zaharreko Hotzaren Kontrako Dispositiboan diren 24 oheak eta Gurutze Gorriak kudeatzen dituen Martindozenea aterpetxeko 60ak beteak omen zirelako geratu dira kanpoan. Omen diogu, Irungo Udalak ez diolako Harrera Sareari modu zuzenean eta egunero informatzen.

Anartean, Harrera Sareak Irungo hiri-erdiko San Juan plazan harrera laguntza puntuan segitzen du kale-gorrian, eta egoitza bat galdegiten dute Iruna heltzen diren migratzaileei lehen harrera baldintza egokietan emateko.

Bestalde, azken asteetan Hendaiako mugan polizia frantsesak egiten dituen kontrolak zorroztu egin dituztela, eta beroan itzulketak emendatu egin direla salatu dute.

Muga gainditzea geroz eta zailagoa dute beraz migratzaileak, eta negu gorria hurbiltzen ari den honetan, migranteen kopurua apaldu baino emendatzen doa. Harrera Sareak nabarmendu du, zentzu honetan Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak martxan dituzten zerbitzuak ez direla aski. Aldiz, heldu berriak diren zein frantses poliziak beroan itzulitako trantsitoan diren migranteen sarrera irizpideak malgutu egin dituzte aterpetxeetan.

Bien bitartean, Harrera Sareak oroitarazi du, S eta M tailako gizonezko arropak, eta neguko eskularru eta berokien beharretan direla. Astearte eta ostegunero Kale Nagusiko 14.ean jasotzen dituzte 17:00etatik 19:00etara. Eta era berezan, migranteek telefono mugikorrak ere behar dituztela, libreak eta fabrikatik etorritako moduan garbi edo formateatuak.