Azken 40 urteetako zinegotzi, batzarkide, alkate eta senatari irundarrek sustengua adierazi diote herri galdeketari

Antxeta Irratia 2018ko aza. 12a, 00:00

Irungo azken 40 urteetako hautetsiek eta gipuzkoako aldundiko junteroek agerraldi bateratu bat egin dute San Juan Plazan Irungo Herri Galdeketa babesten dutela adierazten eta Irungo herritarrak bertan parte hartzeko animatzen. 

Heldu den igandean, 16 urtetik gorako 51.618 herritar daudela bozkatzera deituak Irunen, eta 300 bolondres inguru mobilizatuko direla 14 auzoetan antolatutako 16 bozka mahaiak kudeatzeko.

Aldez aurretik, aste honetan zehar oraindik bozka aurreratua emateko aukera ere bada, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara, Arbelaitz kaleko Hartu Hitzaren egoitzan. Irungo Atsegiña elkartearen aldamenean.