Mundu zabalean ezaguna den Iparraldeko Kalakan hirukoteak kontzertu berezia emango du Irungo Junkal elizan igande hontan. Irungo Nayade abesbatzarekin hainbat asteetan zehar eramandako elkarlanaren emaitza aurkeztuko dute. Izan ere, bidasotarrentzat espreski prestatu eta ekoiztutako errepertorioa landu dute.
Kalakan taldeko Jamixel Bereau-k esplikatu digunez, Madonarekin ez ezik, Euskal Herrian eta mundo zabalean bildutako esperientzia guzietatik, lehendabiziko aldia da emakumezkoen ahotsez osaturiko abesbatza batekin taulagainean ariko direla. Eta Kalakan taldeko kideentzako biziki aberasgarria izan dela dio.
ontzertua dohainik izango da, Irungo Junkal elizan, igande hontan arratsaldeko 19:00retan.