Ondare kultur elkarteak sei erraldoi berri aurkeztuko ditu

Antxeta Irratia 2018ko aza. 8a, 00:00

Ondare Kultur Elkarteak prest dituen sei erraldoi berriak aurkezteko, Irungo historian zehar ibilbidea egingo duen ikusgarri berezia eskainiko du Amaia Kultur Zentroan, heldu den larunbatean, arratsaldeko 19:00retan.

Sekretupean dauzkate oraindik, sei erraldoi berriak zein pertsonai irudikatzen duten. Iruñeako Baina izena badute, Maite, Nicolas, Txema, Juncal, Lupe eta Joxe. Eta Ondare elkarteak hastapenetik izan duen helburueri lotuz, Irungo historian zehar esanguratsuak bilakatu diren pertsonaiak izango dira.

“Irun, Historia Erraldoia” izenburupeko ikusgarria, larunbatean arratsaldeko 19:00retan izango da, dohainik. Baina dagoeneko, 600 lekuetatik ehun bat baino ez dira geratzen, eta Amaiako leihatiletan banatuko dituzte, larunbatean bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Ekitaldian erraldoi berriak ezagutzeko aukerarik ez baduzu, lasai, ze abenduaren 29an Gabonetako kanpainaren baitan kalera aterako dituzte aurreneko aldiz.

Datorren urteari begira ere, erraldoi gehiago egiteko asmoa dute, Irungo historia eta tradizioari lotuak, erromatarrak, Porcelanas Bidasoa edota Real Unioni keinuak eginez. Baina momentuz, eta sei erraldoi berri hauei esker, Irun erraldoien hiria ere bilakatuko dela nabarmendu du Iñigo Mangasek

Gogoan hartu behar baita, Ondare elkarteaz gain, Bidasoaldeko Erraldoiak eta Irungo Atsegiña elkarteak ere erraldoiak badituztela. Bukatzeko aipatu ere, jaietako animaziorako izan ezik, Ondare elkarteak tresna pedagogiko gisa ere baliatu nahi dituela erraldoiak, eta dagoeneko Irungo hainbat eskolekin bisitak hitzartu dituzte, Irungo historia garaikidea lantzeko. Era berean, une hontan 50 haur biltzen ditu elkarteak bere erraldoi eta buruhandien eskolan.