Garapen Agentziak 30.000 euroko inbertsioa egin du, Makers proiektua garatzeko

Antxeta Irratia 2018ko aza. 6a, 00:00

Bidasoa Bizirik garapen agentziak, aldiz, teknologia berrien aldeko apustua egin du, enpresa eta ekintzaileak diren pertsonei MAKERS izeneko programan parte hartzera animatuz.

Palmera-Monteron auzunean dagoen Irun Factory gunea, ikerkuntza, formakuntza eta ekoizpenerako espazio bilakatuko dute astelehenero, eta urte bukaera arte. Connect Innovation Bai! proiektuaren baitan, nahi duen orok 3D inpresio, elektronika digitala eta analogikoarekin trebatzeko aukera izango du. Inpresora berritzaile hauekin, objektu fisikoak sortu ahal dituztelarik.  

Garapen Agentziak 30.000 euroko inbertsioa egin du proiektua abian jartzeko, Europak ekimenaren %65a diruztatzen duelarik,

Ekimen honi esker, 3D eskanerrak eta 3D inprimagailuen teknologiarekin  trebatzeko aukera izango da tutore baten laguntzarekin, astelehenero 15:30etatik 19:30era, Irun Factory gunean proposatuko dituzten jardunaldietan. 

Bestalde, hilabete honetan bertan, Ducoureau jauregian dagoen Bidasoako Coworking gunera batuko diren zortzi ekintzaileentzat, beka berri bat luzatu du Bidasoa Bizirikek. Sei hilabeteko formakuntza abiatuko dute ideia berritzaileen definizio eta garapenerako prozesuan.