Joan den asteazkenean,Gipuzkoako Podemos-Ahal Duguk Irun-Brinkola aldiriko trenetan egindako mobilizazioaren berri eman genuen. Eta horren ondoren bazterrak urratu ditu Donostiako geltokian gertatutakoa.
Irungo tren geltokitik abiatu ziren, RENFEk elbarri eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen mugikortasunerako eskubideak bermatzen ez dituela salatzeko, eta geltokiz-geltoki jende gehiago mobilizaziora biltzeko asmoz. Josetxo Arrieta irundarra, Madrilen PODEMOSeko senatariak parte hartu du mobilizazioan. Madrilgo Gobernuari RENFEko aldiriko trenak berritu eta herritar guztiek erabil ahal dezaten behin baino gehiagotan eskatu diotela esan zigun.
Esan bezala, bazterrak eta sare sozialak urratu ditu mobilizazio honek, Donostiako tren geltokian, treneko arranpla egokituak martxatzen ez zuenez, elbarritutako hiru erabiltzailek ezin izan zutelako trenera igo. Saiakera eta eztabaida zenbaitzuen ondotik, 5 minutuz atzeratu zuten trena. Eta jakin izan dugunez, RENFEK hiru elbarri hauek salatu egin zituen. Ertzaintzak identifikatu zituen, trena ezin harturik, geltokitik atera ziren momentuan.