Kulturaz bete da Itsas etxea asteburuan

Antxeta Irratia 2018ko aza. 5a, 00:00

Hondarribian, Musikaren inguruan antolatu den « Amua » festibalak harrera ona izan du asteburu honetan. Queen taldearen ibilbidea azaltzen duen Boemia Rhapsody filmaren aurre-estrainaldiak bete egin zuen Itsas Etxea, baita Goazen 5.0 tele-sailaren aurre-estrainaldiak ere, eta Fermin Muguruzak zuzenduriko Black Is Beltza-ren pasaldiak ere, Fermin festibalean bertan parte hartu zuelarik.

Baina eta musika zuzenean entzuteko parada baino gehiago eskaini du Amua Festibalak. Larunbatean Itsas etxean izan ginen, eta  eskeini diren hitzorduen artean, Joseina Etxeberria Euskadi Gazteako irrati esatari ezaguna eskainitako irratigintzari buruzko tailerrak ere jakinmina piztu zuen.

Musikaren inguruan antolatu den Amua Festibal honek, hausnarketarako ere eman baitu, irratiak musikaren hedapenean betidanik izan duen garrantzia, eta honen etorkizuna, aldiz, iluna ikusten du Joxeina Etxeberriak. Teknologia berrien ondorioz belaunaldi berriek duten kontsumitzeko modu berri batean aurkitzen garela dio, eta horren ondorioz irratigintzak etorkizun konplikatua duela.

Gazteetaz ari garela, diska berriki plazaratu duen Ane Guria rap abeslariak ere parte hartu du Amua Festibalean. Abesteaz gain, aurkezle lanetan aritu da asteburuan zehar. Bere esanetan, festibalaren aurreneko ekitaldiak denetarik eskaini du, eta musikaren munduak halako pausa eta gogoetarako guneak ere behar ditu.

Erlazionatuak