Gipuzkoako Podemos-Ahal Duguk RENFEk elbarri eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eskubideak bermatzea eskatu du ez

Antxeta Irratia 2018ko urr. 31a, 00:00

Gaur, aldiz, bestelako mobilizazio bat deitua zen Irun-Brinkola aldiriko trenetan. Gipuzkoako Podemos-Ahal Duguk RENFEk elbarri eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen mugikortasunerako eskubideak bermatzen ez dituela salatu dute. Irisgarritasunean urratsak eman ditzaten, goizeko 11:28tako trena hartzeko deialdia luzatu dute Irungo tren geltokian, Alegiaraino, geltokiz-geltoki ahal bezain jende biltzeko asmoz.

Josetxo Arrieta irundarra, Madrilen PODEMOSeko senatariak parte hartu du mobilizazioan. Madrilgo Gobernuari RENFEko aldiriko trenak berritu eta herritar guztiek erabil ahal dezaten behin baino gehiagotan eskatu diotela esan digu, baina Madrilgo gobernuak zein Gasteizen EAJ alderdiak ere, inbertsioak abiadura handiko trenarentzat soilik egiten dituztela dio.

Irun-Donostia arteko trenbidearen bikoizketari dagokionez, Gaintxurizketako obrek daramaten atzerapenaren aurrean, Euskotreneko topoaren alde egin, eta utzikeria leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, arazoari aterabideak bilatzerakoan.