Mementukotz, sentsibilitate ezberdientako 10 herritarrek osatzen dute taldea. Urte oso bat daramate amankomunean dituzten helburu eta proiektuen inguruan eztabaidatzen.
Orain “Elgarrekin Urruña Berpiztu” taldea urruñar guztieri irekitzea proposatzen dute. Denen artean Urruñako herrian diren lehentasunak definitzeko. Halere, zerbitzu sozialen antolaketa, hirigintza planak osoki berrikustea eta laborantxa, garapern iraunkorra eta ingurumenaren zaintzaren aldeko engaiamendua dituzte proiektuaren zutabe nagusiak. Filipe Aramendi, Urruñako hautetsia eta “Elgarrekin Urruña Berpiztu “taldeko kidea
Edozein kasuetan, proiektua idekia da. Hortaz, urruñarren bizimodua hobetzeko eta herriaren izaera eta garapen iraunkorra bermatzeko, proiektuan parte hartuko duten herritarrek definituko dituzte gainerako helburuak datozen hilabeteetan.
Elgarrekin Urruña Berpiztu” taldearen aurkezpen publikoa, azaroaren 23an arratsaldeko 19:00tan eginen dute, Urruñako Dongaitz Trinketeko salan.