Txanaleta plazara heldu dira irungo galdeketako hautetsontziak

Antxeta Irratia 2018ko urr. 29a, 00:00

Hartu Hitzak hiru kalejira antolatu zituen larunbatean, Irungo hiru txokotatik abiatuta, trenean heltzekoak ziren azaroaren 18ko herri galdeketan erabiliko diren hamasei hautetsontziei ongi etorria emateko. Euri zaparrada bortitzak ez zuen zapuztu, Txanaleta plazan egindako ekitaldia. Bildutako 500 lagunek, herri galdeketarako hiru aste baino ez direla falta irudikatu nahi izan zuten jai-giroan.

Eguraldi petrala, izan zen, baina Hartu Hitzako Martxel Telletxea eta Elena Berazadik esplikatu ziguten moduan, erabakitzeko eskubidearen aldeko gurpila martxan da Irunen, kemenez.

Herri Galdeketarako dena prest da, eta auzoz-auzoko lan taldeak burubelarri ari dira horretan. Baina egun horretan Irunen egongo ez den ororentzako, gaurdanik bozka aurreratua emateko aukera ere izango du. Trenez iritsi dira hautetsontziak beraz, eta  Hartu Hitzak badaki zein den hurrengo geltokia, azaroaren 18ko herri galdeketa.