Celestino Tolosa amiantoaren eraginez hil zela zihurtatu da

Antxeta Irratia 2018ko urr. 26a, 00:00

Euskadiko Justizia Epaitegiaren epai batek ondorioztatu du, Irungo CAFen lan egiten zuen Celestino Tolosa, amiantoaren eraginez biriketako asbentosiaz jota hil zela 2008ko maiatzean. Eta ez hasieran uste zen bezala, EPOC edo biriketako gaixotasun kroniko baten ondorioz.

Gaixotasun profesional baten eraginez zendu zela onartzearekin batera, Gizarte Segurantza gaixotasun profesional horri dagokion Alarguntze, Heriotza eta biziraupenerako laguntza guztiak ordaintzera kondenatu du epaileak.

Halere, CAFeko LAB sindikatuko ordezkariek eta Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak behin baino gehiagotan salatu dute, Gizarte Segurantzak amiantoagatik kaltetuak diren biktimen kasuan, CAFek muzin egiten diela kalteordainak pagatzeari. Horren irudiko da, Jose Felix Vazquez, Irungo CAFeko langile ohia, joan den udaberrian Donostiako epaitegira jo behar izan zuela bere eskubideak defendatzera. Zentzu horretan, sindikatu eta kaltetuen elkarteek Kalteordainen Funtsa Legea onar dezala galdegina diote Espainiako Gobernuari.

CAFen lan egindako 81 langile hil dira amiantoaren ondorioz, 35 Beasainen, 45 Zaragozan eta 1 Irunen. Eta hamarnaka dira larriki gaixotutakoak.

Celestino Tolosaren kasuan, 1973tik 1999ra egin zuen lan CAFen. Irunen hasieran, eta Beasaingo lantegian ondoren. Eta Amiantoaren Biktimen Elkarteak salatu izan zuenez, Gaixotasun Arruntagatik Erabateko Lan Ezintasuna eman zioten, 2006an Valdecillako Ospitalean bi birikak transplantatu behar izan zizkiotelarik. Baina handik bi urtetara hil zen arnas infekzioagatik. 2017. urtean bere senideek eskatutako azterketa batean frogatu zen amianto edo asbestos arrastoak zituela.

Erlazionatuak

Celestino Tolosa amiantoaren eraginez hil zela zihurtatu da

Antxeta Irratia 2018 urr 26 Behe Bidasoa