15. urte beteko ditu Santiagoko Deabruen beldurraren pasadizoak

Antxeta Irratia 2018ko urr. 25a, 00:00

Irunen, aldiz, amateurra izan arren, 2.000 bisitari inguru bildu ohi ditu Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Beldurraren Pasadizoan. Larunbata honetan, Ficoban ospatuko du ikusgarri honen 15. ekitaldia. 200 metroko ibilbidea egin ahalko du 6 urtetik gorako nahi duen orok.

Sarrerak, 3 eurotan, gaur jarriko dituzte salgai. Arratsaldeko 17:30etik 19:30etara Amaia Kultur Zentroko lehiatiletan, gaur ez ezik, bihar eta etzi ere. Eta soberan geratuko balira, Ficoban ikusgarriaren egunean berean, 17:45etatik aurrera. Larunbatean 18:00etatik 22:00etara eskainiko dute, dagoeneko klasiko bilakatu den ikuskizuna.

 

Azken urteetan 2.000 lagun inguru bildu ditu ekitaldi honek. Aurten 2.100 sarrera banatuko dituzte gehienez jota. Joan den asteaz geroztik ari dira 200 metroko izuaren ibilbidea prestatzen, aktore, makilatzaile, eszenatoki eta logistika guztia, 40 bolondres inguruk.