Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du Hondarribiko Udalak

Antxeta Irratia 2018ko urr. 25a, 00:00

Hondarribiko Udalak, aldiz, bertakoek herrian bertan erosketak egin ditzatela, eta inguruko herrietako erosleak erakartzeko helburuarekin, Merkataritza Dinamizatzeko Plana abian jarri du.

Komertzioa bizirik dagoen sektorea izanik, egungo beharretara egokitzeko estrategiak bilatu behar dira. Eta Udalak herritarren eta bisitarien beharrak eta kontsumo ohiturak batetik, eta herriko komertzio sektorearen indar eta ahuleziak diagnostikatu nahi du. Horretarako, inkesta fasea martxan jarri dute gaur.

Azken urteetan merkatariekin izandako bilkuretan, hauek herrian aparkaleku handi baten beharra dagoela adierazi diete. Baina neurri handiei begira baino, merkataritza dinamizatzeko ekintza zehatzetara bideratuko dituzte indarrak, jendea erakarri eta aukerak sortzeko. Braderiak, animazioak eta kanpaina ezberdinekin bezala.

Nolanahi ere, Udaletik argi dute azken urteetan herriko kultur eskaintzaren alde egindako engaiamenduari esker, bisitari gehiago badela herrian, eta horrek merkataritza aktibatu duela. Inguruko herrietako multinazionalen eskaintzatik aldendu, eta herriak propioa duen eskaintza batetan berezituz.