Urriaren 27an, zabalduko da, irungo herri galdeketarako aldez aurretiko bozka

Antxeta Irratia 2018ko urr. 23a, 00:00

Hau aprobetxatu nahi izan du Hartu Hitza elkarte antolatzaileak, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldi erraldoia ospatzeko. Larunbatean trenez helduko dira azaroaren 18an herritarrek eskura izango dituzten Irun hiriko 14 auzotako 16 hautetsontziak. Ferrokarrilak Irungo historian izan duen, eta etorkizunean izango duen garrantzia sinbolizatzeko, hain zuzen, trenbidearen gaineko Txanaleta plazan egingo dute ekitaldia , larunbatean, arratsaldeko 18:30ean.

Aldiz, Irungo auzo guztiak Txanaleta plazan elkartuko dituen hiru ardatzetako martxa herrikoia proposatzen dute, jaigiroan.

Gainerakoan, azaroaren 18an Irunen egongo ez den orok, aukera izango du aldez aurretik bozka emana uzteko. Horretarako, Hartu Hitzak Irungo Atsegiña elkartearen aldamenean, Arbelaitz kalean duen egoitzan egin ahal izango du nahi duen orok, igandetik goiti. Astean zehar arratsaldetan, eta asteburuetako permanentzietan ere. Informazio gehiago www.hartuhitzairun.eus webgunean.