Les Basco elkarteak antolaturik, «Taburik gabeko zahartzaroa» izenburuko jardunaldi interesgarri bat izan da larunbata hontan Hendaian. Bidasoaren bi aldeetako elkarte eta eragile ezberdinek parte hartu dute. LGTBI pertsonen zahartzea balditza duinetan emateko lan asko egiteke dagoela ondorioztatu dute.
Madrilen ireki den LGTBI kolektiborako munduko lehen zahar etxeari buruz ere mintzatu dira. Joseba errekalderen esanetan, proiektu kooperatibo bat da, bertan parte hartzen duten pertsonek zahartzaroa elkarrekin iragaitea eta nola hartatuak izango diren erabakitzen dute . errezidentza honen proiektua, madrilgo herriko etxearen babesa jaso du. Les Basco elkartearekin harremanetan jartzeko : https://www.lesbascos.fr/ webgunen sartzea besterik ez duzue.