250.000 euro gehitu dituzte EAJ, SPIeta EH Bilduk Kreditu modifikazioari

Antxeta Irratia 2018ko urr. 22a, 00:00

Joan den ostiralean, Si Se Puede Irun Ahal Dugu, EAJ eta EH Bildu udal taldeetako ordezkariek kreditu modifikazioen inguruko azken negoziaketen ingurua emandako agerraldi amankomunaren ondotik, asteburuan etorri da Udal Gobernu sozialistaren erantzuna.

Oposizioko gehiengo alternatiboak sozialisten hasierako proposamenetatik %40a kontuan hartu eta gero, argi utzi zuen, sozialistek galdegindako azken eskaeretako bakarra onartzen zutela kreditu modifikazioetako 3 milio eurorekin burutzeko, Merkataritza Eredu Berri batentzako azterketa martxan jartzearena.

Eta SPIko bozeramalea, David Sotok nabarmendu zuen, sozialistak behartuak ikusi direla zazpi hilabete ondotik negoziatzera.  “Miguel Angel Paez argazkitik kanpo ez geratzearren negoziatzen hasi dela, eta gobernu eredu aldaketa hermen dagoela, eta sozialistei eskatu die utz dezatela behingoz ekimen guztiak bereganatzearen estrategiari”.

EH Bilduk ere argi utzi du, kreditu aldaketa irailan aktibatu zela, oposizioak osatzen duen gehiengo berriak behartuta ikusi zelako udal gobernua. Eta EAJk, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak urteko likidazioa baikorra izango dela iragarri duenez, eta Udalak beste milioi terdi euro inguru jasoko dituenez, ostiraleko bilkuran beste 250.000 euroko partidak aurkeztu zizkioten oposizikoko hiru taldeek Ogasun ordezkariari. Auzoetan bizilagunek detektatu dituzten beharrei erantzuten dieten kontuak gehienak, oinezko ardatzak hobetzea, Santiago, Artia eta San Migel auzoetan, Puianako argiteria hobetzea, edota Gain Gainean parkean komuna publiko baten ezartzea. EH Bilduko Jokin Melidak, aldiz, oroitarazi zuen sozialistek azken proposamena pentsatu behar zutela. Eta negoziaketak ez zeudela itxitak.

Gaur ez dirudi, aldiz, deus erabakiko denik. Izan ere, larunbatean bertan Udal Gobernu sozialistak jakinarazi du, ez duela oposizioak planteatutakoa onartuko. Ogasun ordezkariak ohar baten bidez, jakinarazi du, oposizioak 2019ko udal aurrekontuekin egiteko proposatu duen Emigrazio eraikinaren berritzea, eta Lapitze kalearen berhiritartzea ezinbestekotzat jotzen dituela gobernuak oraingo kreditu modifikazioetan. Eta bere kabuz deus onartzeko indarrik ez badu ere, Udal Gobernuak ez duela zernahi onartuko iragarri du.

Miguel Angel Paezek, EH Bildu, SPI eta EAJren artean antolatu duten iskanbila edo anabasa politikoa salatu du. Eta jeltzaleei arduragabekeria leporatu die, EH Bildu eta SPIren argazkira gehitu izanagatik.

EAJren dimisio eskaera

EAJa, aldiz, kreditu modifikazioetatik haratago, Jose Antonio Santano alkatearen erantzun baten esperoan segitzen du. Urriaren lehendabizikotik 21 egun iragan direnean, alkateak ez du oraindik jeltzaleek eskatutako dimisioari buruz erantzunik eman ere. Ez publikoki, ez pribatuan ere.

Hiru aste pasa direla kontuan hartuta, Antxeta Irratitik Xabier Iridoy jeltzaleari galdetu diogu, eta alkatea izkutaketetan ari dela salatu du. Baina erantzunaren zain segitzen dutela aitortu digu.