80 lagun inguru bildu ziren larunbatean Hendaiako Gaztelu Zaharren, Bader Idrissi, urruñako gaztearen heriotza argitzeko eta justizia eskatzeko elkarretaratzean. Joan den astean Antxeta Irratiak lekuko eta hildakoaren senideekin egin ikerketaren ondotik, iragarri genuen bezala, ikerketa judizialak argibide guztiak ematea espero dute. Baina anartean, urriaren 10ean Pausun poliziaren eskutik eman atxiloketan taser pistol baten deskargen ondorioz hil ala erahil ote duten argitu nahi dute senideek. Kontua baita, koma egoeran iritsi zela Baionako Ospitalera, eta poliziak ez zion erreanimaziorik egin bidean.
Joan den ostiralean Hendaiako Herriko Etxean elgarretaratu ondotik, larunbatean, esan bezala, Bader Idrissi gaztearen 80 senide eta lagunek kontzentrazio hunkigarria egin zuten Gaztelu Zaharren. Gorpuaren autopsia, urriaren 15ean burutu dute Bordelen, baina emaitzak oraindik ez dituzte argitaratu.