Aste hontan Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartea aurkeztu dute Irunen. Kepa Ordoki Gernika Bataloiko Komandantearen heriotzaren 25. urteurrena betetzen den honetan, efemeridea aitzaki hartuta, eskualdeak elkarte memorialista berri bat izanen du haren izenean. Gerla Zibilaren eta frankismoaren biktimei aurpegia jartzeko xedea duelarik.