Gau hotz baten ondotik, ihintza pundua dugu goiz hontan. Hala eta guztiz ere, atzo Lakaxita gaztetxean bildutako 30 lagunek bertan egin dute lo, batzuk barruan, eta gainerakoak kanpoko xapitopean. Baina azken aurreko gaua zuten hau. Irungo Harrera Sareak baieztatu digunez, astearte hontako gaua izango baita azkena. Bihar migratzaileentzako harrera gunea itxi eta desmantelatuko baitute.
Irungo Udalari ere informatu diote, jakinik, agintariek ez dituztela neurririk hartu, eta migratzaile hauek Gurutze Gorriak kudeatzen duen Martindozenea udal aterpetxea erabiltzeko eskubiderik ez dutela. Hiru eguneko erabilera muga, eta Espainiako estatuan 30 egun iragan ondoko debekua bere horretan mantentzen baita. Irungo Harrera Sareak iragarri du, halere, ez dituela migratzaileak kale-gorrian utziko.
Bien bitartean, azken asteetan Lakaxitara iritsi, eta Europako iparraldera euren odisea jarraitu beharrean, Bidasoa eskualdean integratu eta bizitzen geratzeko asmoa agertu duten migratzaileei aterabide bat bilatu diete. Hondarribiko Amuteko kaputxinosek eskua luzatu baitiete. Momentuz, 7 pertsona joan dira Amuteko kaputxisonetara bizitzera proba gisa.
Bien bitartean, esan bezala, 30 lagun ziren atzo Lakaxitan. Azkenak Malitik iritsitakoak, eta erakunde publikoetatik erantzun duhin eta integrala emango duen zain direlarik, Harrera Saretik oroitarazi dute migratzaileak heltzen segituko dutela.