Irungo Bitamine Faktoria sormen lantegiak, aldiz, proposamen berri batekin datorkigu asteburu hontan. Larunbatean, “A Town That Makes You Happy” edo euskaraz, “Zoriontsu egiten zaitun hiria” izeneko ekimena antolatu baitute Larreaundi auzoan.
Arte garaikidea sustatu, eta artistei aukera berriak eskaintzeko helburua dutelarik, oraingo honetan ere, Bidasoaldeko eta Gipuzkoa osoko artistak gonbidatu dituzte, egunean zehar arte-interbentzio ezberdinak zuzenean egitera. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00retara esku-hartze edo arte interbentzio ezberdinak egingo dituzte artistek. Eta iluntzean Sara Mansilla musikariaren kontzertua ere izango da.
Bitamine Faktorian, arte garaikidea museo eta erakusketa aretoetan ez ezik, herritarren eskura jarri beharra dagoela sinesten dute. Arteak, gure plazak hobetzen dituelakoan.
Horrez gain, Susana Blasco artistarekin batera proposatzen duten ekintza partehartzailean izena emateko, faktoria@bitamine.net posta elektronikora idatzi behar da. Gainerako guztia, dohainik ere, eta libre.