Bien bitartean, Txingudiko Zerbitzuak-ek antolatutako urteko hirugarren Merka2dasoa bigarren eskuko merkatua ospatuko da igande hontan, Irungo Zabaltza plazan.
Berez, laugarrena dute aurten. Duela bi asteburu Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan Zabaltza plazan antolatutako bizikleten bigarren eskuko merkatua antolatu ondotik. Txinzer-eko azokaren eramailea, Edu Arzak-ek esplikatu digunez, oso harrera ona ukan zuen.
Heldu den larunbatekoa, aldiz, ohiko Merka2dasoa azoka izango da. Nahi duen orok, nahi duena saldu dezakeelarik bertan. Normalean 2.000 pertsona baino gehiago hurbildu ohi dira azokan erostera. Txinzer-eko ordezkariak oroitarazten digunez, azoka honen helburua hondakin kopuruak apaltzeko helburua du, azken batean, erabiltzen ez ditugun gauza horiei bigarren bizitza bat emateko aukera baitu helburu azokak.
Merka2dasoa azoka, igandean goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da Zabaltza Plazan. Dagoeneko postu bat eskatu ez dutenek, aukera badute, antolatzaileen gordailuan saldu nahi diren gauzak uzteko, eurek sal ditzaten ere.