Peñin ardo gidak 91 puntu eta 5 izar aitortu dizkio Hondarribiko Hiruzta upategiko txakolinari

Antxeta Irratia 2018ko urr. 4a, 00:00

Peñin izeneko ardoen gidak 91 puntu eta 5 izar aitortu dizkio Hondarribiko Hiruzta upategiak ekoiztutako Hiruzta 2017 eta Hiruzta Berezia 2016 txakolinei.

Gidaliburu hau, Espainiako estatu mailan 11.500 ardo ezberdin biltzen dituen erreferentziazko zerrenda da. Eta aurki argitaratuko duten 2019ko edizioaren alean, Hiruztako bi zuku hauek goi mailakoen artean kokatzen ditu.

Txakolin hauek ere, atlantiar ardoen artean onenetarikoak izendatu zituen Wine and Spirit magazinak joan den urtean. Eta Hiruzta Berezia 2016 txakolinak Urrezko Bacchus saria, eta mundo mailako sari garrantzitsuenetakoak diren International Wine Challenge delakoan ere, brontzezko domina jaso du aurten.

Hiruzta txakolindegiak bere ibilbidea 2008. urtean hasi zuenetik hona, garapen azkarra eta apartekoa izan du. Hondarribiko txakolina berreskuratzeko proiektua zena, hau mundo zabalera esportatzera ailegatu da hamarkada batean. Gaur egun, urtero 150.000 bat botila ekoizten dituzte, Jaitzubiko mahastietan.