Endaika Arraun Elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten. Eta heldu den aste hondarrean hori sortzaileari omenaldia, hitzaldi, animazio, erakusketa eta arraunketa-ateraldiak ere proposatzen dituzte aste hondar hontarako.
Hendaia arrantzale herria izanik ere, ez zuen Endaika sortu arte arraunketa sena handirik. Baina Andoni Etxarri sortzaileak kondatu digunez, 80. Hamarkadan, Ziburuko Itsas Begi elkartean itsas ondarea berreskuratze lanetan ari zela, kausitu zuen Hendaian arraun talde bat montatzeko aukera. Hondarribia hor zutela probestu zuten paladaz-palada Hendaiak ere bere bidea egiteko.
Eta 30 urteren buruan, aldiz, Endaikak bere lekua badu. Akitania eta Euskadiko txapelketetan, Frantzia mailan, edota mundialetan ere. Aste honetan Herriko Etxean harrera egin dioten Jessica Berra hendaiarra da horren adibide, bitan munduko txapelduna, eta hilabete honetan Kanadako Munduko Txapelketa ariko dela lehian.
Endaikak, traineru eta trainerilaz gain, aulki-mugikorrean ere aritzen dira. Orotara 74 lizentzia dituzte, eta horietarik 34 emakumezkoak dira. Orain artean lortutakoa, eta itsas-ondarea berreskuratzeko lanetan segitzen dutelarik ere, etorkizunera begira, animazio anitz antolatu dituzte aste ondar hontarako urtemuga ospatzeko. Ostiralean hitzaldi batekin hasiko dira.
Larunbata arratsaldeko 19:00retan, aldiz, Ondarraitzen afaria eta aipatu erakusketaren sari banaketa egingo dute. Eta igandean, 30 urteotan federatutako arraunlarien belaunaldi arteko ateraldia.