“Adineko Emakume Berriak” ikastaroa eskainiko du irungo udalak

Antxeta Irratia 2018ko urr. 3a, 00:00

Irungo Udaleko Ongizate arloak, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren ikasturte bukaerako formakuntza tailerrak aurkeztu ditu gaur. Adinekoen Astea ospatzen ari garen honetan, adineko emakumeei zuzendutako tailer bat eskainiko dute urriaren 26an, Palmera Montero gunean. Bertan, lau orduko formakuntza eskainiko dute, goizez ala arratsaldez aukeran. “Adineko Emakume Berriak” izenburupean, ikasturte honetan Ahalduntze Eskolak eskaintzen duen seigarren ikastaroa da. Eta urte bukaera baino lehen zazpigarren bat ere antolatuko dute.

Aukera aprobetxatu du Udalak 2007an abian jarritako Ahalduntze Eskolaren balorazioa egiteko. Sergio Corchon zinegotziak esplikatu duenez, “gizarteak dituen oztopo estrukturalak aztertu eta, emakumeek berdintasun efektiboa lortzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin sortu ziren tailer eta formakuntza hauek. Eta emakumeen ahalduntzearen bideratze lan horretan, 2007az geroztik aurrerapauso garrantzitsuak eman badira ere, aitortu du oraindik ere asko dagoela egiteko”.

Zentzu horretan, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren eskaintzarekin segitzeko asmoa agertu du, halmako espazio batek Irungo emakumeen beharrei erantzuten dielakoan. Ideia baten egiteko, azken bost urteetan, tematika ezberdinei buruz antolatutako 37 kurtsoetan, 547 emakumek parte hartu dute.