Eta euskararen erabilera ez ezik, irundarren euskalduntze prozesuan lanean burubelarri ari da AEK euskaltegia ere. Aurtengoan marka berri bat dute, 200 ikasleen bueltan matrikulatu baitira. Beñat Alzaga, Irungo AEKko zuzendariak xehetasunak eman dizkigu, ikastaroak abiatzen duten astelehen hontan.
Bestalde, Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, ahal bezainbeste irundar euskaraldian parte hartzera animatzen ditu AEKk, eta abenduaren 3tik aurrera, hizkuntz ohiturak aldatzeko baliagarria izango den ekimena izango delakoan itxaropentsu dira. Era berean, ikasturte hontan Korrika datorrela oroitarazi dute.